Laburzki aipatzeko :
gauzak sinpleki emanez ! Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Sorioneku,
IEUE, Irakurtze Eta Ulertze Errazak, idazketako modu berri bat da,
dokumentuak irakurtzeko eta ulertzeko errazagoak izan daitezen.
Hitz eta irudi sinplez egina dago, edonork uler ditzazkeenak.
Euskararen oinarrietara itzultzen da, errazki irakurria izateko.
IEUE idazketa arte magikoa da,
ikasteko, ulertzeko, aurkitzeko eta bere buruaz fidatzeko aukera ematen duena,
batez ere irakurtzeko zaletasunak dituzten pertsonentzat.
Idazketa horrek ikasteko eta amets egiteko aukera ematen die guztiei,
eguneroko hitzak irudimenaren gauza bitxiekin nahasten ditu.
IEUE moduan idatzitako dokumentuak beharko du beraz arin gelditu,
hemengo bi testu hauen moduan.
Hitz ahal bezain ohizko eta komunak, ja ezagunak erabili,
irakurleari ulertzen arazorik ez duten emanen hitzak.
Ez hohizko hitzak, modu berean xeheki azaldu.
Lerro bateko esaldi-perpaus laburrak moldatu,
bi, bizpahiru lerro laburretakoak gehienez.
Azken puntu hauek egokitu egin behar dira,
testuak xede dituen irakurleen adinaren,
eta/edo eskuraturiko gaitasunaren eta kulturaren arabera.
Ustegabeko dinamika ematen dio testuari metodo honek, beti mamira joanez.
...
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
“IEUE = Irakurtze Eta Ulertze Errazak” eta literazia* (la littératie*).
Irakurri edo entzuten den testu batek daraman mezua da informazioa.
Edozein testu, seinaleztapen soil edo literatura lan balios, mezu izan daitekeena.
Lortuko duen pertsona ezezagunarengana iristen da mezu hau,
pertsona landu, trebatu, entretenitu, hezi, gidatu egiteko..., kasuaren arabera.
Idatzitako informazioa ahalik eta zehatzena eta zuzenena izan behar da
hartzaileak, irakurle edo entzule, gaizki interpretatu ez dezan,
hartzaileen artean zailtasunak izango dituenaren lekuan idazlea jarriz !
2 gehiegikeria daude saihesteko direnak :
-
administrazioko testuen estiloko mezu tekniko eta abstraktu batean idaztea,
-
edo ñabardura eta xehetasunen arteko nahasian galduko den mezua igortzea.
Arrazoizko irtenbidea idazketaren zuhurtasunean dago :
-
funtsezko mezura joan, soberakin dagoena ezabatu,
-
hitz errazak eta usaiakoak erabili,
-
ezinbestekoak diren hitz arraroagoak eta zailagoak azaldu,
-
esaldi laburrak egin,
-
hitzak eta hitz-taldeak errespetatu esaldi luzeagoak partekatzean,
-
ideia bat, adibide bat, gertaera bat, iritzi bat, datu bat, … esaldi bakoitzean,
-
lerro berri bat esaldi berri bakoitzarendako,
-
informazioa gertatzen den ordenan sailkatu testuan,
-
ezkerreko marjinan zutabe bertikal bat egin, desfaserik gabekoa,
-
hitzen arteko tarteak eta lerroarteak aski zabal utzi,
-
eskuinaldea justifikaziorik gabe utzi, hitzen-arte berdinak zaintzeko,
-
apaindurarik gabeko letra-tipoa erabili,
-
ohikoak baino letra handiagoak erabili,
-
tipografia arin batekin diseinua argitu
eta hola, ohikoa ez den orriaren eraikuntza bat lortu
gure usaiako formatu editorial eta idazkera estandarak baztertuz.
Hau da FALC’en ikuspegia, Facile A Lire et Comprendre, frantseserako,
IEUEra egokitua, Irakurtze Eta Ulertze Errazak, euskararako.
Metodologi hau 2009an sortu zen, Europako Kontseiluak bultzatuta.
Orain arau berberak aplikatzen dira,
Europa Batasuneko herrialde nagusienetako 16**etan gutxienez.
2005eko otsailaren 11ko frantses legearen arabera, hauen erabilera ezinbestekoa delarik
monopolio edo ia-monopolio egoeran dagoen edozein egiturarentzat.
Irakurketa errazago, zaluago eta unadura gutxiago dakarten idazte moduak
kontzentrazio gutxiago behar duelako ikusmen-seinale etengabekoei esker.
Arau horiek irakurle mota guztiei zuzenduta daude, baina bereziki:
-
adineko pertsonak,
-
edo irakurtzeko gaitasun gutxi izan dutenak,
-
Lehen Hezkuntzako haurrak,
-
analfabetismo partzial edo osoko pertsonak,
-
ikaskuntzaren, alfabetatzearen, alofonoen berezitasunekoak.
-
gutarik gehieneri neurri batean, bizian edo adinarekin gerta daitezkeen osasun arazoen arabera.
Ulerketa zailtzen duten esamoldeak ezabatzea gehituko da arau horiei,
bergisan pertsona guztiontzat, baina bereziki kultura gutxi duten pertsona
edo nahasmendu mentalek, kognitiboek, psikikoek, … ulermena kaltetuontzat.
Ezintasun eta nahaste hauek guztiek oro eragiten diete
Europa Mendebaldeko populazioen 1/4tik 1/3ei.
FALC / IEUE moduak haien sozializazioan laguntzen du :
-
metaforarik ez, beren erranaz baino bertze erran nahi baidute,
« lurrera itzala jautsi, mundua sorbalda gainean erabili, ... ",
-
hizkuntzatik arrotz hitzik ez, oso ezagunak izan ezik (hanburgesa),
-
ez inizialik, siglarik, oso ezagunak izan ezik,
-
ehunekorik ez, interpretatzeko zailak, jarri “gutxi”, “asko”,
-
karaktere berezirik ez: &, #, µ, §,..
-
laburdurarik ez: ad, etab…
-
kontu eman izenordainen erabilerari: ni, zu, hura, …, pertsona ordezkatzen dutenak, hobe da pertsonaren izena ezartzea aldi bakoitzean,
-
kontu guretzat ezagunak diren esapideei, metaforetatik hurbil direnak edo bi sentsu hurbil baina erberdinetakoak, nola « atxikimendu » hitza, sentimendu edo menpekotasunaren artean irakurleak hautatu beharko duena, …
Piktogramak oso erabilgarriak eta dinamizatzaileak izan daitezke umeekin
eta nahaste batzuengatik, beste kasu batzuetan kezkagarriak izan daitezke.
Murriztaileak diruditen arau horiek guztiak, oso logikoak dira hain zuzen ere
eta lantzen agerikoak, idazketa, irakurketa eta ulermena erraztuz.
Testuaren formari buruzko zenbait arau, hausnartu gabe aplikatzekoak,
generikoak izan daitezke gure lan guztietan, honetan bezala.
Beste batzuk, aitzitik, nahitaezkoak gerta ditaizke
edo kasuaren arabera ez dira batere aplikatuko.
Beste era batean osatuko dira analfabetismoari aurre egiteko idatzitako testuak
eta laugarren adineko pertsonen aisialdi jakitunari zuzendutako besteak.
"Egokitu" testu hori, bere hartzaile batek bederen probatu beharko du.
Idatzi, inprimatu, ikus-entzunezko, elektroniko, interneteko eta abarretako dokumentuei aplikatzen dira
ieue modu horren arauak.
Hauek oso banaketa zorrotzeko testuak osatzen dituzte.
Ordenatze horrek baditu ondorio ez-agerikoak,
aurkezpen baten edo hitzaldi baten nondik norakoak ere arau ditzazke.
Entzuleek arreta intentsitatean eta ulermen erraztasunean irabaziko dute.
Garapen horrek lankidetza onuragarria suposatzen du
eragile ezberdinen artean, logopediako profesionalak barne.
IEUE Irakurtze Eta Ulertze Errazak formatuaren ikura
egituraren arduradun taldearekin adostuta finkatuko da,
pentsaera etiko eta militante batean behatu eta berresten duena.
Zuri xehetasun hauek oro jakinaraztea da dokumentu honen helburua,
baina parte hartzeko deia ere badu.
Dena gelditzen da egiteko, hala nola, euskaraz baina ere erdaraz,
testu berri ala jadanik daudenak ekoiztea,
elkarrekin itzuli edo/eta IEUE formatura egokituko ditugunak.
Adibidez, ikus “Besteak ez bezalako adiskide bat”, haurrentzako istorioño laburra,
erakutsi edo saldu dezakedan liburuxka txiki batean, frantsesetik itzulia.
Baina dira ere Jules Verne, Mérimé, Giono, Daudet, Kipling, …en idatzietakoetan dauden erdarazko falc’ak, ongi erakusteko zer etsenplu har ditaiken, edo zer probetxu erraz eta kalitateko egin ja literaturetarik bildu testuetan.
Facile à lire et à comprendre, (FALC), metodo erabilgarria :
pertsonen bazterketa digitala mugatzeko, Frantziako Ministerioek
nola culture.gouv.fr webguneko zenbait testu*** moldatzen ditu falc moduan.
Diotenaz,
« Irakurtzeko eta ulertzeko erraza Falc (IEUE) hizkuntza klasiko bat sinplifikatu, sinpleago, argiago batetara itzultzea helburu duen metodo bat da.
Metodo hau guztiontzat baliosa izan daiteke eta guztiok erabil dezakete. »
Izan ere, falc/ieue idazkera hauk, konbentzio espezifiko alfabetatze bitartekoa,
biztanleria osoarentzako eguneroko interes jakin bat badu,
koherentzia, dentsitate, mezuaren zabalkundeari ematen diona.
Guztiok testueri atxikitzearen prezioa, denon artean ulertzearena !
* Literazia honela definitzen du ELGAk:
"Idatzizko informazioa eguneroko bizitzan ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna...".
** "inclusion-europe.eu/easy-to-read-standards-guidelines/" helbidearen bidez
estandarrak honako 16 hizkuntza hauetan eskuragarri dira eta aplikatzen :
txekiera, alemana, estoniera, gaztelania, ingelesa, frantsesa, kroaziera, italiera, letoniera, lituaniera,
hungariera, poloniera, portugesa, eslovakiera, esloveniera,
finlandier/suomiera, Suitzako frantsesa, Quebeceko frantsesa, …,
…, Nazio Batuen Erakundean
“ https://www.un.org/sites/un2.un.org/files/2204195_f_undis_communication_guidelines.pdf ” 23 eta + orrialdeetan,
… edo berriro: Libraries and Literacy, Building a Europe of readers, " https://www.enssib.fr/bibliotheque-numerique/documents/67095-80-bibliotheques-et-inclusion.pdf ", 71 eta + orrialdeetan.
*** kulturarikako testu horiek aipo dituzte :
- dirulaguntzak, 23 sektoreetakoak, Arkeologiatik … Antzertietaraino,
- pandemiaren talka,
- gertakari nazionalak, …,
- ofiziokoen etsamina profesionalak, …,
- obreri ekar ditaizken gogo onezko laguntzak.
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.