1. Vous êtes ici :  
  2. Accueil
  3. IEUE Nola idatzi ?

IEUE Nola idatzi ?

IEUE© moduarekin nola idatzi?
Laburzki  erantzuteko : orain arte bezala!
IEUE modua balia bai ditaike edozein testu ja idatzitakoarekin.
Testu hori da gero lantzen, edo guk eginik, zure manua segituz, 
edo zuhaurrek gure menean,
labelaren betebeharrak frogatuta agerraraziz, abantailez baliatzeko.
 
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
 

Sorioneku,

IEUE, Irakurtze Eta Ulertze Errazak, idazketako modu berri bat da,

dokumentuak irakurtzeko eta ulertzeko errazagoak izan daitezen.

Ustegabeko dinamika ematen dio testuari metodo magiko honek

batez ere irakurtzeko zaletasunak dituzten pertsonentzat.

IEUE idazkera moduak ez ditu ideiak aldatzen, ideietara heltzeko modua du errazten. 

 

“IEUE = Irakurtze Eta Ulertze Errazak” eta literazia*.
 
Irakurri edo entzuten den testu batek daraman mezua da informazioa.
Edozein testu, seinaleztapen soil edo literatura lan balios, mezu izan daitekeena.
Lortuko duen pertsona ezezagunarengana iristen da mezu hau,
pertsona landu, trebatu, entretenitu, hezi, gidatu egiteko..., kasuaren arabera.
 
Idatzitako informazioa ahalik eta zehatzena eta zuzenena izan behar da
hartzaileak, irakurle edo entzule, gaizki interpretatu ez dezan,
hartzaileen artean zailtasunak izango dituenaren lekuan idazlea jarriz !
 
Arrazoizko irtenbidea idazketaren zuhurtasunean dago :
- hitzak eta hitz-taldeak errespetatu esaldi luzeegiak partekatzean,
- lerro berri bat esaldi berri bakoitzarendako,
- marjinan zutabe bertikal bat egin, desfaserik gabekoa,
- hitzen arteko tarteak eta lerroarteak aski zabal utzi,
- eskuinaldea justifikaziorik gabe utzi, hitzen-arte berdinak zaintzeko,
- apaindurarik gabeko letra-tipoa erabili,
- ohikoak baino letra handiagoak erabili,
- tipografia arin batekin diseinua argitu
eta hola, ohikoa ez den orriaren eraikuntza bat lortu
orain arteko formatu editorial eta idazkera estandarak baztertuz.

 

Balitazke bertze obligazio batzuk orain arteko estandarretarik gehiago urrundu 

eta irakurketa oraino azkarkiago formalizatzeko.

Eztandarraren labela ukaitera lagun dezaketenak;

horiek oro elgarrekin ikusi edo hautatu egitekoa dena.

 

 
Metodologi hau 2009an sortu zen, Europako Kontseiluak bultzatuta.
Orain arau berberak aplikatzen dira,
Europa Batasuneko herrialde nagusienetako 16**etan gutxienez.

Dira erdaraz Jules Verne, Mérimé, Giono, Daudet, Kipling, …en testuak,
literaturatik idatzietakoetan daudenak, ongi erakusteko zer etsenplu har ditaiken,
edo zer probetxu erraz eta kalitateko egin ja literaturetarik bildu testuetan.

Frantziako Ministerioek, 

nola culture.gouv.fr webguneko zenbait testu*** moldatzen ditu falc modu berean.
Diotenaz, « Irakurtzeko eta ulertzeko erraza Falc hizkuntza klasiko bat                                                sinplifikatu, sinpleago, argiago batetara itzultzea helburu duen metodo bat da.
Metodo hau guztiontzat baliosa izan daiteke eta guztiok erabil dezakete. »
Izan ere biztanleria osoarentzako eguneroko interes jakin bat badu,
koherentzia, dentsitate, mezuaren zabalkundeari ematen diona.
Guztiok testueri atxikitzearen prezioa, denen artean ulertzearena !

 
Irakurketa errazago, zaluago eta unadura gutxiago dakarten idazte moduak
kontzentrazio gutxiago behar duelako ikusmen-seinale etengabekoei esker.
 
Arau horiek irakurle ohitu mota guztiei zuzenduta daude, baina beharrezkoak:
  • adineko pertsonentza,
  • edo irakurtzeko gaitasun gutxi izan dutenentza,
Murriztaileak diruditen arau horiek guztiak, oso logikoak dira hain zuzen ere
eta lantzen agerikoak, idazketa, irakurketa eta ulermena erraztuz.
 
Testuaren formari buruzko zenbait arau, hausnartu gabe aplikatzekoak,
generikoak izan daitezke gure lan guztietan, huntan bezala.
 
Beste batzuk, aitzitik, nahitaezkoak gerta ditaizke
edo kasuaren arabera ez dira batere aplikatuko.
 
Idatzi, inprimatu, ikus-entzunezko, elektroniko, interneteko eta abarretako dokumentuei  ere
aplikatzen dira ieue modu horren arauak.
Hauek oso banaketa zorrotzeko testuak osatzen dituzte.
 
IEUE Irakurtze Eta Ulertze Errazak formatuaren ikura
egituraren arduradun taldearekin adostuta finkatuko da,
pentsaera etiko eta militante batean behatu eta berresten duena.
 
Zuri xehetasun hauek oro jakinaraztea da dokumentu honen helburua,
baina parte hartzeko deia ere badu.
 
 
* Literazia honela definitzen du ELGAk:
"Idatzizko informazioa eguneroko bizitzan ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna...".
 
** "inclusion-europe.eu/easy-to-read-standards-guidelines/" helbidearen bidez
estandarrak honako 18 hizkuntza hauetan eskuragarri dira eta aplikatzen beren nazioetan :
txekiera, alemana, estoniera, gaztelania, ingelesa, frantsesa, kroaziera, italiera, letoniera, lituaniera,
hungariera, poloniera, portugesa, eslovakiera, esloveniera,
finlandier/suomiera, Suitzako frantsesa, Quebeceko frantsesa, …,
…, Nazio Batuen Erakundean
“ https://www.un.org/sites/un2.un.org/files/2204195_f_undis_communication_guidelines.pdf ” 23 eta + orrialdeetan,
… edo berriro: Libraries and Literacy, Building a Europe of readers, " https://www.enssib.fr/bibliotheque-numerique/documents/67095-80-bibliotheques-et-inclusion.pdf ", 71 eta + orrialdeetan.
 
***  kulturarikako testu horiek aipo dituzte :
- dirulaguntzak, 23 sektoreetakoak, Arkeologiatik … Antzertietaraino,
- pandemiaren talka,
- gertakari nazionalak, …,
- ofiziokoen etsamina profesionalak, …,
- obreri ekar ditaizken gogo onezko laguntzak.
 
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
 

 

 

  • Accueil
  • IEUE Zer Den ?
  • IEUE Nola idatzi ?
  • Iragarki alde-bikoitzak

Connexion

  • Mot de passe perdu ?
  • Identifiant perdu ?