Segidako hiru horiek pean dira :
Euskaraz : IEUE, zer den ?
Français : qu'est-ce-que IEUE ?
Castellano : IEUE, que es ?
 
"Irakurtze  Eta  Ulertze  Errazak©, IEUE©"  norentzat, zertarako ?
Denontzako  baliagarri,  denon  komunikazioa  hobetzeko !

SORIONEKU irakurle.

Zer den "Irakurtze Eta Ulertze Errazak©, IEUE©", euskara mintzaira argian.

(Testu orokor hau, euskaraz idazteari zuzendua da, jakina.
Araberako bertze kasu batean, erdal-hizkuntza bat bakarrik ulertzen duen pertsona batek
irakurtzen duen kasu generikoari buruz ere itzul dezake..
Hortarik har daiteke ere frantsesaren edo gazteleraren moldaketaren gisa).

Helburua : diskurtso edo testu bat helgarriagoki idaztea,
bere lehen pertzepziotik ulertzeko moduan, entzuten edo irakurtzen denean,
erraten edo idazten dena ulertzea, lehen entzunalditik edo irakurketatik.

Zu, autore, zure testuen bidez komunikatzen duzuna,
zu, editore, idatzi horiek argitaratzen dituzunak,
zuen obren audientzia emendatzen eta hobetzen ahal duzue,
baita irakurketaren azken muturreraino doazen irakurleen kopurua ere.

Ondorio hauetara heltzeko, erraztasunak eman mintzaira argi baten bidez
« Irakurtze Eta Ulertze Errazak©, IEUE©-n » idealki idatzita,
irakurketa koherenteagoa, arinagoa, errazagoa, asimilagarriagoa,
gogoz ikasteko modukoa egiten du.

IEUE© idazkerak, testu honentzat bezala, bere barneko topologia ongi bereiztearen
eta perpausaren zati osagarrietan azalaraztearen aukera ematen du.
Arkitekto batek fatxada baten planoa berrantolatzean egingo lukeen bezala,
software akastun batek leihoak eta balkoiak elkarren segidan marraztu izan balitu,
haien solairu mailak eta elkarren arteko bereizkuntzak kontuan hartu gabe.

IEUE©-k esaldi bakoitza auzokideengandik banatzen du paragrafo barruan.
Perpausaren zati bakoitza analitikoki ere etengabe banatzen du.
Bere logikak, esaldiak eta zatiak agertuz egiten du,
bakoitzaren izaera eta funtzioa osotasunaren jarraipenean,
eta osotasun bilduan dituzten osagarritasunak.

Eta hori ez da gaur egun gertatzen gure "ohiko" paragrafoetan, nahasgarri direnak!
Hortik dator irakurketa jarraituagoa eta ulermen egituratua segurtatzen duen urratsa.

Jendeari idazten diozu interesatzeko, informatzeko, entretenitzeko,
mezu atsegin edo garrantzitsu bat bidaltzen diezu, ulertu eta estimatu beharrezkoa.

Europako arduradunek kontuan hartu dute
haien testuak ez daitezen 27 herrialdeetako biztanleriaren % 25-45era heldu,
inoiz informatzen ez direnak eta, hiritar dituzten betebeharrak ezagutzen ez dituztenak.

Hori dela eta, agintari horiek lege bat idatzi zuten 2009. urtean.
Parlamentuak 2014. urtean obligazioak bozkatu dituen legea,
dokumentu idatzien idazketa eta aurkezpena aldatzeko,
publiko edo pribatuak, helgarriagoak, irakurt eta ulerterrazagoak izan daitezen.
Zure euskarazko testu batek ere ez dio ihes egiten helburu horri, jatorria edozein duela :
• komunitatea, administrazioa, elkartea, informazioa, publizitatea, errekurtsoa, aldizkaria,
enpresa, ohar teknikoa, liburua, literatura, gutuna, hitzaldia, etab.
Zure irakurle edo entzule potentzialetako inork ere ez dio ihes egiten, nerabe edo heldu :
• edo ohiko irakurleen munduko jendea, akademikoa, profesionala, aisialdia, deskantsua...
• edo adin aitzindu urteetako pertsonak.
• edo euskararen menpera baieztatu behar duten bertako edo kanpoko pertsonak.

Potentziala, muga edo beharra uztartzen dituzten hiru kategoria hauetako irakurleek,
ikusmen-arazoak, bildutakoak (adina, traumatismoak, etab.) edo sortzetikakoak,
irakurtzeko oztopo izan daitezke, jarduera mingarri edo/eta aspergarri bihurtuz.
Zure testuek egokitzapen berezi bat behar dute kasu hortan
esaldien osaeran eta aurkezpenean, helgarri egon daitezen.
Baina IEUE© tratamendu hau erraz orokor daiteke hemen den bezala,
eta orain irakurketa eta ulermena errazten ditu guztiontzat.

Arau berdinak, Europako betebeharrak jarraituz,
berdin aplikatzen dira 27 herrialdeetako egoiliarrei,
guztientzat beren hizkuntzen helgarritasunean.
Euskararentzat, gurekin eta hemen, baina berdin frantsesa edo gaztelerarentzat.

(Hemen agertzen ez diren Europako arau hauetako konplexuenak
haur edo nornahiren ikasketeri, edo/eta elbarritasun arazoei erantzun dezakete,
eta horietan logopedia edo medikuntza ere sar daitezke.
Izatez, haurrak edo helduak, irakurtzen ikasten edo berrikasten dutenak,
hala nola elbarriek ere berdin jokatuko lukete.
Baina hemen partzialki baino ez dira sartzen gaurko iruzkin honetan,
irakurlerik ohituenei erraztasunak emateko kasu orokorraz bakarrik arduratzen dena).

Hemen bezala, interesatzen zaizun idazketa generikoari gisa,
lehen oinarrizko arauetatik hamar bat baizik ez dira erabiltzen,
mundu guztiari hain nabarmen irudituko zaion emaitza horrekin,
bakoitzak bere buruari galdetuko diola zergatik ez diren beti aplikatuak izan.

(Arau berri hauekin, jadanik argitaratuak diren dokumentuen berrargitalpena,
testua aldatu gabe egiten da, aurkezpena izan ezik).

Emaitzarik berehalakoena, kantitatean eta kalitatean,
idazketaren banaketa hori erabiliz, argiagoa, aireztatuagoa,
begientzat helgarriagoa eta ulergarriagoa, lasaigarriagoa, memorizagarriagoa,
zure irakurleen arreta finkatzea edo berreskuratzea izanen da,
zure idazkiak gero eta irakurriagoak izan daitezen, eta testuaren bukaeraino.

Eta beraz, 4 irabazle izanen dira horela : egilea, editorea, irakurlea, ... eta EUSKARA !!!

Baliatze oneko irakurketa guziei.